Gure aldizkariaren azken alea, hemen.
Mozioak: Bakegintza eta normalizazioa
Bakea finkatzea ez da egun bateko kontua izango. Denok jarri beharko dugu gure alea, bakoitza dagokigun esparrutik, behin betiko bakea, berradiskidetzea eta normalizazio politikoa lortzeko. Gure jarrera azaltzeko, ondoko mozioa aurkeztu genuen azken Udalbatzarrean, eta aho batez onartu zen. Pozten gaitu minimoetan adostasun bat lortu izanak. Orain lanari ekin behar:
Bakea, elkartasuna eta elkarbizitza.
Gure herrian behin betiko bakea lortzeko aukera indartzen ari dela ez dago batere zalantzarik. Hala ere, aukera honi ihes egiten ezin diogu utzi eta, beraz, heldu egin behar diogu. (more…)
“PATXI LOPEZEK EZ DU KRISIA BEHAR BEZALA KUDEATU”
Ricardo Gatzagaetxebarria legebiltzarkide jeltzaleak egoera ekonomikoaz eta Eusko Jarlaritzaren jokabideaz hausnartu zuen Zarautzen
Ricardo Gatzagaetxebarria EAJko Eusko Legebiltzarreko ordezkari eta gai ekonomikoetan arduradunak hitzaldi irekia eskaini zuen Zarautzen egoera ekonomikoari buruz, bertako batzokian antolatu ohi diren informazio eta heziketa jardueren barruan. Gatzagaetxebarriak modu gordinean laburbildu zuen egungo egoera, lepo bete zen aretoan. “Atzeraldi ekonomikoaz baino gehiago, depresioaz hitz egin behar dugu, langabezi tasa gora doalako etengabe, eta BPGa, kontsumo pribatua eta inbertsio publiko-pribatua, berriz, behera modu argian”. (more…)
Mozioak: Iñigo Cabacas
Hauxe da atzoko Plenoan gure Udal taldeak aurkeztu zuen mozioetako bat. Puntu guztiak atera ziren aurrera, puntukako bozketan:
Iñigo Cabacasen heriotza
Apirilaren 9an hil zen Iñigo Cabacas gaztea, Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz. Oso gertaera larria eta salagarria da, euskal gizartean hunkipena eta samina sortu dituena. Egindako kalteak ez du konponbiderik. Tamalez, justiziak eta egiak ez dute Iñigo gurera ekarriko, baina exijentzia politikoa eta, batez ere, morala da gertatutakoa azken ondorioetaraino ikertzea, eta erantzukizunak argitu eta zuritzea. Era berean, oinarriak jarri beharko dira halakorik sekulan errepikatu ez dadin. (more…)
ALKATEAK HERRITARREI EZ GALDETZEA GAITZETSI DU EAJK
“Aurrekaririk gabeko gertaera larritzat” jo du Juan Luis Illarramendik “herriaren borondatearen gainetik atez-atekoa inposatzea”
EAJk “argigarritzat” eta “tristetzat” jo du atzo Udalak egindako Osoko Bilkura. Jeltzaleek atez-atekoaren inguruan kontsulta egitea proposatuz aurkeztutako mozioa atzera bota zen bertan, Bildu eta Aralar-Ezker Anitzaren botoekin (11 guztira). Alde bozkatu zuten EAJk, PPk eta PSE-EEk, 10 boto batuz. “Bilduk bere kasa iragarri zuen duela zenbait egun Donostian gure herrian atez-atekoa ezartzeko asmoa duela. Horren aurrean, atzokoan alkateari eskatu genion alkate gisa jokatzeko eta zarauztar guztien interesak defenditzeko. Tamalez, HBren alkate izaten jarraitzen duela ikusi genuen”, deitoratu du Imanol Lasa bozeramaleak. (more…)





