APARKALEKUA LAPURDI KALEAN

0

Orain gutxi komunikabideen bitartez jakinarazitakoaren arabera, Bilduren Udal Gobernuak zenbait neurri hartu nahi ditu herrian aparkaleku faltari aurre egiteko asmoz. Lapurdi kalean norabide bakarra ezartzea da horietako bat, horrekin 160 aparkaleku lortuko liratekeela argudiatuta.

EAJren zinegotzi taldetik, ordea, zalantzak ditugu neurri horrek izan ditzakeen zenbait ondorioren gainean. Gai honen inguruan gure jarrera finkatu aurretik, Lapurdi kaleko bizilagunen ikuspegia jaso nahi dugu. Beraz, gustura hartuko ditugu zuen ekarpenak, iritziak eta iradokizunak, eaj-pnv@zarautz.org helbidean edo Udaleko gure bulegoan -Zigordia 13-.

Mezu honi atxikita planoa ikus dezakezue, xehetasun gehiagorekin. Eskerrik asko aldez aurretik.

Share.

Leave A Reply