BILDURI ATEZ ATEKOAREN PROIEKTUA EZ EZKUTATZEKO ESKATU DIO EAJK

0

Bildu da hondakinen bilketa selektiborako proposamena aurkeztu ez duen Hondakin Mahaiko kide bakarra”, adierazi du Imanol Lasak

EAJk Bilduri eskatu dio “atez ateko proiektuarekin ezkutuan ez aritzeko”, eta herritarrei azaltzeko zein den herrian hondakinen gaikako bilketa hobetzeko duen benetako proposamena, “Zarauzko alderdi politikook, eragileek eta taldeek egin duten bezalaxe”. Imanol Lasak gogora ekarri duenez, “alkateak bere momentuan ozen asko esan zuen, Bilduko beste 33 alkaterekin batera, Zarautzen atez atekoa inposatuko zuela, zarauztarren gehiengoak sistema horren alde egin omen zuelako Bilduri botoa ematerakoan”.

Lasaren irudiko, “harrez gero, ez du publikoki jarrera hori zuzendu eta ez die erantzunik eman ez herritarren plataformari, ezta Udalean aurkeztutako mozio eta errekerimenduei ere. Hortaz, ulertzen dugu orain ere atez atekoa dela beraientzat sistemarik onena, eta eskatzen diegu zarauztar guztiei argi eta garbi eta gardentasunez esateko hori, beste guztiok gure proposamenekin egin dugun moduan”. Bozeramale jeltzaleak adierazi du, Bilduren helburu bakarra Hondakinen Mahaia sortzerakoan “bere kudeaketa txarraren arreta desbideratzea” izan dela, eta, batez ere, “atez atekoa herritarren borondatearen gainetik inposatuko zuela esan zuenean sartu zen estuasunetik ateratzea”.

Ildo horretan, EAJk Bilduk Hondakinen Mahaian erakutsitako “pasibitatea”, “iluntasuna” eta “utzikeria” kritikatu ditu. “Orain arte hamahiru bilera egin ditugu. Epe bat aurreikusi zen kide guztiek, hau da, alderdi politikoek eta elkarte eta beste eragileek, gure proposamenak aurkeztu ahal izateko. Epe hori bukatuta, ikusi dugu denok egin ditugula etxeko lanak, Bilduk izan ezik, ez baitu aurkeztu inolako ekimenik hondakinen bilketa hobetu eta denon artean adostutako helburuak betetzeko”.

Lasaren esanetan, jarrera horrekin, Bildu “oso larria den gardentasun falta” erakusten ari da, “bere ardudari uko egiteaz gain”: “Ezin da onartu beste guztiak mahai baten inguruan deitzea, birziklapena hobetzeko beraien ideiak mahai gainean jartzea, eta bere ardura betetzen ez duen bakarra izatea”. Bozeramale jeltzalearen arabera, “ez da nahikoa esatea mahaian erabakitzen dena errespetatuko dela esatea, mahaia eztabaidarako eta lanerako tresna bat delako, eta ez erabakitzekoa. Azken erabakia Zarauzko Udalbatzarrari dagokio, eta zarauztarrek berretsi beharko dute”.

Horregatik, EAJk eskatu du herri kontsulta bat egitea sistema zehatz baten inguruko akordioa lortzen denean. “Ezin dugu ahaztu, duela gutxi, Bilduk atez atekoa inposatu nahi izan zuenean, 8.000 zarauztar baino gehiagok sinadura eman zutela birziklapenarekiko konpromisoa azalduz eta herri kontsulta exijituz. Edozein alderdi politikok duenaren gainetik dago gehiengo hori, aintzat hartu beharrekoa, baina Bilduk ez dio oraindik erantzunik eman une oro herritarren partaidetzaz hitz egin arren”.

Por ello, el PNV propone que se organice una consulta ciudadana cuando se llegue a un acuerdo sobre un sistema en concreto. “No podemos olvidar que ya en su momento, cuando Bildu quiso imponer el puerta a puerta, más de 8.000 zarauztarras firmaron manifestando su compromiso con el reciclaje y pidiendo una consulta. Es una mayoría que está por encima de la de cualquier partido político y que hay que tener en cuenta, pero Bildu no le ha dado respuesta todavía, por mucho que hable de participación ciudadana”.

Share.

Leave A Reply