Herrien Europa, demokratikoagoa eta gardenagoa

0

Eider Mendoza Batzarkideak, Xabier Txurruka Zarauzko Uri Buru Batzarreko lehendakariak, eta Imanol Lasa Zarauzko EAJko bozeramaleak, besteak beste, hauteskunde ekitaldi batean parte hartu zuten atzo malekoian. Bertan, nabarmendu zuten zeinen garrantzitsua den Euskadik ahots propioa izatea Europan, eta Europar Batasunak euskal errealitate nazionala aitortzean, EB zabaltzeko lege eta mekanismoak ahalbidetuz. “Subiranotasunaren afera da afera politiko nagusia”, ziurtatu zuen Mendozak: “Gure etorkizuna erabaki nahi dugu Europar Batasunaren barruan”. Jeltzaleek azpimarratu zuten Europa askoz ere indartsuagoa izango litzatekeela herriek subjektu politiko gisa duten papera aitortuko balu, eta aitortu zuten herritarren partaidetzarako bideak hobetzea Europar esparruko erabakitze prozesuak “demokratikoagoak eta gardenagoak” izan daitezen. Horretarako, Europar Batzordearen eta Legebiltzarraren protagonismoa indartzeko eskatu zuten, Europar Kontseiluaren aurrean.

Share.

Leave A Reply