Eredu propioa, jasangarria, eta eszenatoki globalera egokitutakoa

0

Barandi1

Xabier Barandiaran soziologoak egungo egoera politiko eta ekonomikoaren gakoak eskaini zituen atzo batzokian, afiliatuen erantzun bikaina eduki zuen hitzaldian. Bere azterketan, eszenatoki global bat marraztu zuen Barandiaranek, non joko zelaia “mundu osoa” izango den. Hori dela-eta, azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela “hemen, Euskadin, erabakiak hartzeko gaitasuna” edukitzea, lehiakorrak izateko eta nazioarteratzea sustatzeko: “Herri batek aurrera egiten du bere ekonomiak aurrera egiten baldin badu eta marka propioa sortzeko gai baldin bada”.

Adierazi zuenez, ezker abertzalearen estrategiak “herri hau amildegira darama”, gailenduz gero. “Orain arte antisistema izan dira, eta behin erakundeetan daudela, ez dute kudeaketa eredu jasangarria garatzen asmatu”. Horren aurrean, EAJren eredua aldarrikatu zuen, haren ustetan gure herriarekin bat datorrena: “Guk eredu ekonomiko propioa daukagu, kultura komunitarioan eta izpiritu ekintzailean oinarritutakoa. Gizarte kapitala sortzeko kapazak izan gara Euskadin”.

Anertzaletasun eredu “irekia” marraztu zuen Barandiaranek, gurak ditugun ezaugarriei eutsitam egokitzeko eta egoera berriak irakurtzeko gai izango dena. Azpimarratu zuen aberastasuna banatzeko, eta justizia distributiboaren alde egiteko, “ezinbestekoa” dela aberastasuna sortzea. “Administrazioak ezin du dena konpondu”.

Ezaugarri propio horiek zehaztu zituen: “Eskortzua, ezagutza eta jakinduria, teknologia, eta konpromiso kolektiboari eta ekimen gaitasunari lotutako balioak”.

Kataluniako eta Eskoziako prozesuen harira, adierazi zuen eztabaida identitarioa alde batera gelditu dela, “posizio intsrumentalagoen mesedetan. Gure gizartea ez da finkoa edo estatikoa, aldatzen ari da”. Eszenatoki horretan, beharrezkotzat jo zuen Euskadik “teknologia berrietan oinarritutako diskurtso unibertsala sortzea eta beste kulturekin konektatzea. Hori egin ezean, kultur marginal bihurtzeko arriskua dugu”.

Etorkizunaren ildo beretik, Barandiaranen esanetan, premiazkoa da belaunaldi berriak balio eta oinarri etiko sendoetan heztea eta komunidadearen balioa berreskuratzea, egun nagusitzen ari diren posizio indibidualistagoen aurrean: “Gu-a ni-aren gainetik jarri. Elkar hartuta, askoz ere indartsuagoak gara”.

Azkenik, politikarekiko gizarteak bizi duen desbinkulazioaz eta urruntasunaz ohartarazi zuen. Horren aurrean, uste du “ahalegin guztiak” egin behar direla “jarduera politikoa erregeneratzeko, jendearekin berriz ere konektatuz”. Prozesu hori, haren irudiko, “oinarrietatik, udalerrietatik hasita egiten bada” izango da bakarrik posible.

Share.

Leave A Reply