AFILIATUEI OMENALDIA

0

rosita zubizarreta Zuloaga

EAJ antolatzen ari den Alderdiaren Asteak bere hitzordurik hunkigarrienetako bat bizi zuen ostegunean, lau alderdikidek jasotako omenaldiarekin. Haien, lana, esfortzua eta konpromisoa eskertu nahi izan zuen alderdi jeltzaleak. Jose Zuloaga, Mari Luz Alberdi, Juan Jose Zubizarreta eta Rosa Buenetxeak errekonozimendu plaka bana jaso zuten, eta baita ekitaldian bildutako alderdikide ugarien txaloa, berotasuna eta kariñoa ere. Xabier Txurrukak omendutakoek ordezkatzen dituzten baloreak goraipatu, eta balio horiek Euskadi bizitzen ari den aldaketa kultural eta ekonomikoei aurre egiteko bermerik onena direla nabarmendu zuen. Astea igandean Forondan egingo den Alderdi Egunarekin borobilduko da.

Share.

Leave A Reply