ZARAUZKO BATZOKIAREN 110. URTEURRENA

0

EAJk Zarauzko lehen batzokiaren 110. urteurrena ospatu zuen joan den ostegunean, Joseba Egibar GBBko lehendakariarekin egindako hiltzaldi-afariarekin. Hainbat afiliatu eta aldeko bertaratu ziren. Zarauzko lehen batzokiak 1905eko otsailaren 5ean zabaldu zituen ateak. Orduko Arenal kalean zegoen kokatuta, gaur egungo errepide nagusia dagoen tokian.

Harrez gero, EAJk hamaika aldiz aldatu du egoitza Zarautzen. “Erakunde gisa, era guztietako gorabehera politiko eta ekonomikoak pairatu ditu, eta gure herriaren historiaren eta kulturaren lekuko eta partaide izan da”, goraipatu dute. Hala, 1919an, zarauzko batzokia itxiarazi egin zuten, Primo de Rivera diktadoreak EAJ legegabetu zuenean. Beste horrenbeste gertatu zen 1936an, frankistek batzokia indarrez hartu eta gerrako botin gisa bereganatu zutenean. 1986Ko zatiketa ere oso une gogorra izan zen jeltzale zarauztarren ibilbidean.

Gaur egun, EAJ “inoiz baino gogo, ilusio eta indar handiagoarekin dago Zarautz eta zarauztarron bizi-kalitatea hobetzeko”, azpimarratu du Xabier Txurruka alkategai jeltzaleak. Txurrukak eduki zuen Joseba Egibarren hitzaldiko sarrera egiteko ardura. GBBko lehendakariak, berriz, nabarmendu zuen EAJk asmatu egin duela azken 35 urtetan hartutako erabaki estrategiko guztietan, “hala nola giza eskubide guztien defentsa, eta garapen ekonomikoaren aldeko apustua, oinarri horiek definitzen baitutuzte ondoen euskal gizartearen gehiengoaren nahia”.

Share.

Leave A Reply