ZARAUZKO EAJK ‘ALDERDIAREN ASTEA’ OSPATUKO DU BIHARTIK AURRERA, HAINBAT EKITALDIREKIN

0

World Cafe-a, omenaldia, tailerra eta jolasek osatuko dute, besteak beste, igandean Alderdi Egunarekin bukatuko den egitaraua

Aurtengoan ere, Alderdi Egunaren ospakizunarekin bat eginez, ‘Alderdiaren Astea’ antolatuko du Zarauzko Uri Buru Batzarrak aste honetan zehar. Ekimen honek hainbat ekitaldi barne hartuko ditu, batzokiko jarduera dinamizatzen eta zarauztar guztiei gerturatzeko helburuarekin. “Azken urteetan zehar makina bat ekitaldi antolatu ditugu, hala nola hitzaldiak edo ikastaroak, eta harrera bikaina eduki dutela ikusirik, horiei beste bultzada bat eman eta gure lana eta jarduera herritarrekin partekatzen jarraitu nahi dugu”, adierazi du Javier Zarraonandia Zarauzko Uri Buru Batzarreko lehendakariak.

Bihar emango zaio hasiera egitarauari, 19:30etatik aurrera, ondorengo gaien inguruko World Cafe-Solasaldiarekin: Zarautz hobe baterako ideia, proposamen eta proiektuak, alde bateti,  eta Gazteen parte-hartzea politikan bestetik. Etzi, asteazkenean, haurrentzako txokolatada eta marraizki tailerra izango da batzokian, 17:30etatik aurrera. Osteguna, berriz, jardunaldirik hunkigarrienetako bat izango da, ZUBBek lau afiliaturi omenaldia egingo baitie batzokian 19:00etatik aurrera: Nikolas Diez, Manuel Olazabal, Lidya Miranda eta Kepa Murua.

Ostiralak -hilak 27- jai kutsua izango du, tortilla eta postre lehiaketa antolatuko baita, ondoren guztiak datatu ahal izango direlarik. Gainera, diskofesta izango da Dj Txur-en eskutik. Larunbat goizean ere haurrentzako jolasak izango dira 10:30etatik 12:30etara.

‘Alderdiaren Astea’ igande honetan, hilaren 29an bukatuko da, Forondako zelaietan ospatuko den eta aurtengoan ere milaka lagun bilduko dituen Alderdiaren Egunarekin. Zarauzko Uri Buru Batzarrak, ohi bezala, autobusa antolatu du bertara joateko. Goizeko 9etan irtengo da Karmelitetatik, eta autobuserako zein Alderdi Eguneko bazkarirako izena eman nahi dutenek batzokira jo edo 943-134101 telefonora deitu beharko dute.

Share.

Leave A Reply