XABIER TXURRUKAK ZARAUZKO ALKATETZARAKO EAJKO HAUTAGAI BEZALA ERREPIKATUKO DU

0

Zarauzko EAJ-PNVko afiliatuek egungo alkatea aukeratu dute, aho batez, 2019ko udal hauteskundeetarako hautagai gisa

Xabier Txurruka, Zarauzko egungo alkateak errepikatuko du EAJko Zarauzko Alkatetzarako hautagai bezala 2019ko udal hauteskundeetarako, Zarauzko EAJ-PNVko afiliatuek, aho batez, azken bi hilabeteetako batzarretan aukeratu eta gero. Zarauzko jeltzaleek Txurrukagan jarri dute beste behin konfiantza, ilusioz beteriko martxan dagoen proiektua bultzatuko duen taldea zuzentzen jarraitzeko: “Udalaren barne funtzionamendua oso ongi ezagutzen du Txurrukak eta baita funtzionamendu horri dagozkion tramite eta kudeaketa mekanismoak ere. Lau urte hauetan gobernu eraginkorra ezartzeko oinarriak jarri dira, ideia eta kudeaketarako gaitasun berriekin. Zarautzek dituen behar nagusiei erantzuna emateko eta etorkizunerako estrategikoak diren proiektuen garapenean aurre egiteko gai den gobernu taldea dugu. Txurrukak eta bere taldeak bultzada berria eman diote Udalari, gure alderdian berezkoak ditugun nortasun zeinuekin bat datorrena: seriotasuna, zorroztasuna eta etika. Gertuko pertsona dela erakutsi du, eta aldi berean oso ongi prestatutakoa, proiektuen kudeaketan eskarmentu handikoa eta erabakiak hartzera ohitua. Gainera, herrigintza eta elkartegintzari irmo lotutako pertsona da eta horrek balio gehigarria ematen dio gure hautagaiari”, azaldu dute Zarauzko Uri Buru Batzarreko kideek.

Zentzu honetan, Zarauzko EAJtik aurreratu dutenez, Txurrukaren ardura nagusia EAJk Zarauzko Gobernurako izango duen bide orria egin, lan taldea osatu eta proposamen garrantzitsuenak biltzea izango da, “hare eta indar handiagoarekin”. “Beharrezkotzat jotzen genuen Zarautz bultzatuko zuen lidergo berri bat ezartzea, ideia berriak eta kudeatzeko gaitasuna edukiko zituena, inposaketak alde batera utziz, eta benetan gai izango zena modu irekian gobernatzeko, herritarren partaidetzan oinarrituz eta sentsibilitate ezberdinak batu eta akordioak lortuz. Lau urte hauetan Txurrukak eta bere taldeak horretarako eta gehiagorako gai direla erakutsi dute. Horregatik, Zarauzko EAJ-PNVtik beragan konfiantza dugu Zarauzko etorkizuneko garapena bultzatzen jarraitzeko pertsona izateko”. “Gure hautagaia eta bere talde osoa eskertu nahi ditugu legealdi honetan Zarautz zentzu guztietan hobetzeko egin duten lan handiagatik. Hala jarraitzea da gure desioa, horren harro gaituen herrian zarauztar bezala eredu izateko”, gaineratu dute ZUBBetik.

Share.

Leave A Reply