ZARAUZKO BATZOKIA: Ibilbide luze baten fruitua

2010eko lehen hilabeteetan hasi zen ofizialki funtzionatzen, alderdiak herrian betetzen zuen 105. urteurrenarekin bat eginik. Afiliatuen beharrei erantzuteko asmoarekin jaio zen, haien kopurua nabarmen hazi baita azken urteetan, baina baita zarauztar guztiekin harremanak sustatzeko, eta haiei guztiei irekitako hausnarketa eta eztabaida gune bihurtzeko bokazioarekin ere. Helburu horrekin, hain justu, jardunaldi irekia antolatu zen 2009ko azaroaren 28an, arrakasta handiarekin.

2010eko lehen hilabeteetan hasi zen ofizialki funtzionatzen, alderdiak herrian betetzen zuen 105. urteurrenarekin bat eginik. Afiliatuen beharrei erantzuteko asmoarekin jaio zen, haien kopurua nabarmen hazi baita azken urteetan, baina baita zarauztar guztiekin harremanak sustatzeko, eta haiei guztiei irekitako hausnarketa eta eztabaida gune bihurtzeko bokazioarekin ere. Helburu horrekin, hain justu, jardunaldi irekia antolatu zen 2009ko azaroaren 28an, arrakasta handiarekin. 232 metro koadroko taberna-jatetxea dauka (Balea kaleko 1 eta 3 zenbakiak). Egoitzak, berriz, 158 metro koadro dauzka eta kale bereko 5 zenbakian dago kokatuta, itsasoari begira. Bertan daude elkartea, bilera gela, bulego txiki bat, sukaldea, eta upektegia. Afiliatuen ahaleginari eta aurreko egoitzaren salmentari esker inauguratu ahal izan da. Gaur egungo batzokia hamaikagarrena da, hain justu, EAJ-PNVk Zarautzen bere lehen egoitza zabaldu zuenetik. 1905eko otsailaren 4an gertatu zen hori, artean Arenal izeneko kaleko bederatzigarrenean. Eremu hori eraitsi egin zuten, eta handik gutxira errepide nagusia eraiki zuten (Nafarroa kalea).

Lehen batzokiari buruzko erreferentzia gutxi topa daitezke. Gipuzkoan ireki zen bosgarrena izan zela baiezta daiteke, Donostia, Orereta, Pasaia eta Bergarakoen ondorik, hurrenez hurren. 1918an itxi zituen ateak, eta Zigordia kalean, Errekondo okindegiko bosgarren solairuan zegoen egoitzak hartu zuen lekukoa. Primo de Rivera diktadorearen aginduz, batzoki guxtiak itxi ziren arte iran zuen bizirik. Harrezkero eta gaurdaino, EAJ-PNVren historia garaian-garaiko gorabehera politikoen lekuko eta isla izan da. Zailtasun eta pairamenik ez da falta izan iblbide horretan, kanpoko zein barruko gertakizunek eragindakoak, baina alderdia indartuta atera da. Unerik txarrenean, zatiketarekin, 35 afiliatu besterik ez bazituen, gaur egun kopuru hori askoz ere handiagoa da, eta etengabe hazten doa, Zarautzen, gehiengoz abertzalea den herrian, erreferentzia politiko nagusia dela berretsiz.

Hona hemen, orden kronologikoan, batzokien zerrenda, gaur egongoa zabaldu artekoa: – 1930: Hirugarren batzoki ireki zen, Herriko Plaza-Orape kalean, Lukas Eneako bigarren pisuan (Bar Mondragonés). – 1932: Laugarren egoitza, 1932. urtean, Erreusta’neko baxuan, Zigordia kalean. “Emakume abertzale batza” izenez ezaguna zen aretoa. – 1933: Batzoki berria sortzeko kudeaketa lanak hasi zituzten, gaur egun Lizardi Antzokia delakoan (Gipuzkoa kalea 18 eta Zigordia kalea 39). Egoitzaren jabetza epaiaren zain dago 1986ko zatiketaz geroztik. – 1986: Seigarren batzokia, Salegi kalean, Akarreginean. – 1987: Zazpigarren batzokia, Zigordia kalean Cipriren aurrean (hauteskundeetarako, 40 egunerako bakarrik). – 1988: Zortzigarren batzokia, San Frantzisko kalean, Naparrito ileapaindegian. – 1989: Bederatzigarren, Santa Marinan (Manuel Mari), sagardotegi ondoan, Inmobiliaria Oriok utzitako lokal zahar batean. – 1991: Hamargarrena, gaur egungoaren aurrekoa, Azara kaleko 4an, lehen pisuan (Izaro taberna). 2009ko urria arte funtzionatu zuen.