“Bidegabea izan zen. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz”

0

 

Martxoaren 11ean, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Europako Egunean, Zarauzko Udal Gobernuak terrorismoaren biktimak gogora ekartzeko egin zuen deialdiarekin bat egin dugu eta 12:00etan Arrosategi parkean ospatutako ekitaldian parte hartu dugu.

Terrorismoaren biktima guztiak gogoratu genituen bertan eta, bereziki, biktima anonimoei elkartasuna eta errekonozimendua azaldu genien. Era berean, Bizitzarako Eskubidea lehenengo Giza Eskubidea dela azpimarratu genuen ekitaldian eta giza eskubideeen urraketak eta hiketak egiteko ez zela egon, ezta egongo ere, inongo justifikaziorik salatu genuen bertaratu ginen guztiok.

Ez zen inoiz gertatu behar.

“Bidegabea izan zen. Gizartea eta biktimak, elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz”

 

 

 

 

Share.

Leave A Reply