Kirol Patronatuak biltzeko deia luzatu die klubei dirulaguntzen banaketa bideratzeko

0

Azken hiru denboraldiei dagozkien laguntzak eskuratu ahal izateko jarraitu beharreko prozedura azalduko da bertan

Pasa den maiatzaren 26an udaletxean egindako osoko bilkuran, kirol elkarteei eta eskolei diru-laguntzak emateko oinarri bereziak eta deialdia onartu ziren, Kirol Patronatuaren ekimenezIban San Martin Kirol zinegotziak azaldutakoaren arabera, “azken hiru urteetan deialdirik ez da egin, eta pasa den urteko udan zinegotzi kargua hartu nuenetik, egoera horri konponbidea ematea izan da gure helburuetako bat, finantzazio hori oso garrantzitsua baita kirol elkarte zein eskolentzat kirol jarduerak aurrera eramateko zein eguneroko kudeaketarako”.

Hori dela-eta, zinegotziak biltzeko deia egin die eskola eta elkarteetako ordezkari guztiei, 2008, 2009, 2010 urteei, edo 2007-08, 08-09, 09-10 denboraldiei dagozkien diru-laguntzak eskuratzeko jarraitu beharreko prozedura azaltzeko.

Ekainaren 15ean izango da bilera, asteartean, 19:00ean udal polikiroldegiko hitzaldi aretoan: “aurkeztu beharrezko dokumentazioa zein den zehaztu, eta zalantzak argituko dira bertan”.

Share.

Leave A Reply