Turismo Bulegoko arduradunak Eusko Jaurlaritzako saliburuordearekin bildu dira

0

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuorde Pilar Zorrillak eta Basquetour (Euskal Turismoaren Agentzia) erakundeko Zuzendari Ana Izaguirrek Zarauzko Turismo Bulegoa bisitatu dute gaur goizean zehar, Imanol Lasa zinegotziak gonbidatuta. Gure herrira ‘Surfing Euskadi’ izeneko ekimena aurkezteko egindako bisita aprobetxatuz, bulegoko instalazioak eta bertako langileak ezagutu ahal izan dituzte.

Ordu erdi inguru iraun duen bilera informalan, Lasak Turismoaren Egitasmo Estrategikoaren ezaugarri nagusiak aurkeztu dizkie: datozen urteetarako sektorearen lan ildoak jasotzen dituen dokumentua, alegia. Halaber, Zarauzko bisitarien soslaiari buruzko argibideak eman dizkie, eta baita beste zenbait ekimenen berri ere, hala nola malekoiko hiri-altzarien erreformarena.

Alde guztiak bat etorri dira beharrezkoa dela elkarlanean eta ‘Euskal Kostaldea’ marka turistikoa indartzen jarraitzea, indarrak biltzeko formularik egokiena delakoan, herri eta hiri desberdinen arteko lehia saihestuz. Bukaeran, Sailburuordeak erakutsitako “interesa eta gertutasuna” eskertu ditu Lasak.

Share.

Leave A Reply