Zarautzek bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du, Fiturren 31. edizioan

0

166 herrialde eta eskualde desberdinetako 10.966 enpresa. 124.644 profesional, 7.352 kazetari, eta 87.074 bisitari elkartu ziren pasa den urtean Fiturren

Aurreko urteetan bezala, Zarautz ordezkatuta egongo da Fiturren, Madrilen gaurtik 23ra bitarte ospatuko den nazioarteko turismo azokan. Mota honetako ekitaldi garrantzitsuenen artean dago Fitur, mundu mailan, eta edizio honetan 31. urteurrena beteko du. Turismo eragileak, erakunde sustatzaileak, enpresa operadoreak, hotelak, bidai-agentziak, garraio-enpresak, kontsultoriak eta adituak bilduko ditu, besteak beste.

Fiturren kopuruek argi eta garbi azaltzen duten nolako tamaina duen. Pasa den urteko edizioan, 166 herrialde-eskualdetako 10.966 enpresa bildu zituen bere erakusleihoekin, eta 124.644 profesionalek eta 7.352 kazetarik hartu zuten parte. Edizio honetarako, 10.500 enpresa baino gehiagoren parte-hartzea ziurtatu du Fiturrek, sektore turistikoa pixkanaka bere onera itzultzen ari den seinale.

75.000 metro koadroko azalera izango du Fiturrek. Madrilgo IFEMA azoka eremuak dauzkan 12 pabilioetatik hamar beteko ditu. Datu horien artean, azpimarratu behar da enpresen guneak %2ko hazkundea izango du. Antolatzaileen konfiantza dute merkatuak hobera egingo duela. Hilaren 19an (gaur), 20an y 21an sektoreko profesionalentzat egongo da irekita soilik azoka, eta 22an eta 23an publikoari ere zabalduko dizkio ateak. Iaz, adibidez, 87.000 bisitaribaino gehiago erakarri zituen bost eguneko epean.

Zarautzek Euskadiren erakustokian aurkeztuko ditu bere proposamenak, Euskal Kostaldea-Gipuzkoa izendapenarekin (www.costagipuzkoa.com). “Gipuzkoako kostaldeko herri eta hiriak elkartzen dituen marka turistikoa da, 2009an sortutakoa, eta oso eroso gaude horren barruan lanean. Gauza asko dauzkagu amankomunean gure turismo eskaintzan, eta zalantzarik gabe Zarautz da gure kostaldeko ikurretako bat”, azaldu du Imanol Lasa Turismo zinegotziak,

Euskal erakustokiak 1.000 metro koadro izango ditu, eta Euskal Kostaldeaz gain, EAEko hiru hiriburuak eta Arabar Errioxa hartuko ditu bere baitan. Bilerak egiteko eremua, eta LED motako pantaila erraldoia edukiko ditu, Euskadiko irudiak proiektatuko dituena. Turismo Bulegoko arduradunek aurreratu dutenez, ikusgarria izango da.

Fitur mundu mailako erakusleihoa dela esan daiteke, arreta handia duelako komunikabideen aldetik, hainbat herrialde, nazio eta eskualde biltzen dituelako, eta erabiltzaile eta bezero ugari erakartzen dituelako. Bere burua ezagutzera eman nahi duten, edo hazi egin nahi duten turismo-gune guztiek bertan egon behar dute. Negozioaren ikuspegitik, berriz, bertan elkartzen dira banatzaileak, operadoreak, komunikabide espezializatuak, etabar. “Beraz, derrigor aprobetxatu beharreko aukera da”, adierazi du zinegotziak.

Bere iritziz, promozioa alorra ez ezik, turismoaren sektoreko azken joerak ezagutzeko azokak ematen dituen aukerak ere azpimarratu beharra dago. “Bost egunetan zehar, publikoa eta komunikabidearen eskaerei erantzuteaz gain, sektoreko profesionalekin ere harremanetan egongo gara, eta horri esker estrategiak partekatu eta besteak zer egiten ari diren ezagutu ahal izango dugu”. Turismoa lehiakortasun handiko sektorea da, baina hala eta guztiz ere FITUR bezalako azoketan “oso harreman aberasgarriak” sortzen dira haren irudiko

Share.

Leave A Reply