Gure egitasmoa azaltzen

0

Hauteskunde programa ikusgai dago web honetan bertan

Kanpaina indar betean hasi du EAJ-PNVk. Joan den ostegunean programaren aurkezpena egin zuen, batzokian. Ostiralean hasi zen banatzen etxez-etxe, eta orri honetan bertan ere ikusgai duzue, eskuin zutabean klikatuta. Herritarrek harrera ona egin diote. Igandean, berriz, proposamen nagusiak dakartzan esku-orria, karameloak eta bestelakoak banatu zituzten Zarauzko hautagaiek, hainbat alderdikidek lagunduta: Arantza Tapia, Joseba Egibar, Eider Mendoza, Jose Ramon Beloki… Egibarren hitzak adierazgarriak ziren: “Zarautzen etorkizunaren giltza daukagu, herritarrek hala nahi badute”.

Share.

Leave A Reply