Saihesbidearen alde

0

Joan den ostegunean, hilaren 1ean, Helena Franko Ogasun diputatuak Zarauzko saihesbidea geldiarazteko asmoa azaldu zuen publikoki. Iragarpen horrek kezka handia sortu du EAJ-PNVren Udal taldea osatzen dugunon artean, herriarentzat proiektu estrategikoa delako, luzaroan itxarotakoa. Atzerapenen aurrean, azken urteetan indar handia egin du gure Udal taldeak saihesbidea aurrera ateratzeko, eta indar horri esker, buruturik zeuden aldez aurreko tramite guztiak. Aurrekontua finkaturik zegoen eta obra esleitzea baino ez zen falta. 2011n ziren hastekoak lanak, joan den apirilean Eneko Goia diputatuak adierazi zuen moduan.

Hori ikusita, ez dugu ulertzen orain Zarautzek murrizketak pairatzea. Irisgarritasunari eta bizi-kalitateari begira funtsezko azpiegitura izanik, uste dugu neurriak hartu behar direla herriaren interesak Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean defenditzeko. Ezohiko Udalbatzarra ospatzea eskatuko du gure alderdiak asmo horrekin.

Share.

Leave A Reply