EAJK ALDERDIAREN ASTEA OSPATUKO DU, HAINBAT EKITALDIREKIN

0

Zarauzko Uri Buru Batzarretik jakinarazten dizuegu datorren astean zehar Alderdiaren Astea antolatuko dugula Zarauzko batzokian, egitaraua ondorengoa izango delarik:

Asteazkena, hilak 26: 17:00etan haurrentzako marrazki tailerra eta txokolatada. Ondoren, 19:30ean, Eneko GoiaDonostiako Udaleko alderdiko bozeramalearen hitzaldi politikoa.

  • Osteguna, hilak 27: Omenaldia herriko afiliaturik zaharrenei 19:00etan.

  • Ostirala, hilak 28: Tortilla eta postre lehiaketa, degustazio afaria eta diskofesta Dj Txur-en eskutik.

  • Larunbata, hilak 29: Puzgarriak malekoian goizez eta ate irekien jardunaldia batzokian.

  • Igandea, hilak 30: Alderdi Eguna. Autobusa izango da afiliatuentzat, Karmelitetatik irtenda 9:00etan. Izena batzokian eman behar da.

Halaber, autobusak antolatuko dira Donostia (urriak 14)eta Bizkaiko BECeko (urriak 19) hauteskunde ekitaldietara joateko.

Zuen parte-hartzea ezinbestekoa dela azpimarratu nahi dugu, garai erabakigarri hauetan indarrak batu, alderdia sendotu, eta datozkigun erronkei aurre egiteko.

Share.

Leave A Reply