Omenaldia EAJko beteranoei

0

“Alderdiaren Astearen” barruan antolatutako ekitaldiekin jarraituz, gaur, benetan ekitaldi berezia eta hunkigarria izan dugu. Gaur, merezitako omenaldia egin diegu Zarauzko lau afiliaturi:

  • Jose Ezenarro Roteta

  • Mª Pilar Lizaso Manterola

  • Jose Maria Azpillaga Azkue

  • Antonio Elosegi Benito.

Omenaldi hau afiliatu askok merezi dute. Tamalez batzuk dagoeneko ez daude gure artean eta beste batzuk ordea, nahiz eta gure artean egon, tamalez ezin izan dute gaur ekitaldi honetara etorri bere egoera fisikoa ona ez delako: Luis Arrillaga edo Alejandro Aginaga adibidez. Besarkada handi bat beraientzat.

EAJ-PNV, gure alderdiak, 107 urte beteko ditu. Mende bat baino gehiago. Urte guzti horietan zehar, denetatik bizi izan dugu: momentu onak edo oso onak batzutan; baina baita momentu txarrak eta latzak ere.

Alderdiak eta alderdikideek, une oso gogorrak jasan behar izan dituzte: ilegalizazioa, errepresioa, gerratea, erbesteratu beharra, eta abar.

Alderdiak eta alderdikideek, momentu oso onak bizitzeko aukera ere izan dute, noski. Gure alderdia sendotu egin da eta azken urteotan batez ere, lan handia egiteko aukera izan dugu Euskadiren garapena eta subiranotasunaren alde.

Barne liskarrak izan ditugu, eta banaketa oso mingarri bat ere sufritzea tokatu zaigu. Baina hauek guztiak pasata, gure Alderdia sendotuta atera dela esan dezakegu. Une zailen aurrean aurrera ateratzeko kemena eta adorea erakutsi du EAJ-PNVk.

Eta hau guztia posible izan da:

  • afiliatuek Alderdian sinistu dutelako:

  • afiliatuek Alderdia babestu eta defendatu dutelako

  • afiliatuek bizitza osoan zehar, alderdiaren alde lan egin dutelako eta izugarrizko konpromisoa erakutsi dutelako.

Honen guztiaren eredu eta adibide, gaur omenaldia jaso duten lau afiliatuak dira.

1.- Jose Ezenarro Roteta: 1921eko apirilaren 8an jaioa

2.- Mª Pilar Lizaso Manterola: 1921eko apirilaren 10ean jaioa

3.- Jose Mª Azpillaga Azkue: 1925eko maiatzaren 2an jaioa

4.- Antonio Elosegi Benito: 1925eko urriaren 3an jaioa.

hau adierazteko nahiarekin, bakoitzari plaka txiki bat oparitu zaie, oroimen bezala.

Alderdiaren izenean, azkeneko 4 juntetako presidenteek entregatuko dituzte plakak.

Share.

Leave A Reply