“URKULLUK KUDEAKETA ZUZENA ETA ZORROTZA EGINGO DU EUSKADI KRISIALDITIK ATERATZEKO”, DIO IMANOL LASAK

0

Urkulluk kudeaketa zuzena eta zorrotza egingo du Euskadi krisialditik ateratzeko” azpimarratu du Imanol Lasa hautagai jeltzale eta Zarauzko udaleko EAJren bozeramaleak. “Horregatik eskatzen dugu bozka EAJ/PNVrentzat,   gestioan eskarmentu handikoa eta herri honetan sinesten duen talde lan indartsu bat behar dugulako”.

Denok dakigu -adierazi du Lasak-  Euskadirentzat zer diren PSOE-PP . Baina azken garai hauetan ere zarauztarrak badakigu zer den eta zer egiten ari den Bildu Zarautzen bertan: ezer ez. Dena geratu du eta momentu honetan udalean norabiderik gabeko Bildu daukagu gobernatzen; alkatea bera ere ez dakigu zertan dabilen, udal programarik gabe. Ia Patxi Lopez bera ematen du  Zarauzko alkateak : Lopez programarik gabe eta Illarramendi alkatea ere programarik gabe. Hau da Bilduk aurkezten duen eredua” .

EAJ/PNVren hautagai taldearekin Zarauzko Photomoseum aurrean egindako adierazpenetan, hautagai jeltzaleak jarraitu du esanez, “datorren igandean, urriak 21, euskaldunok lehendakaria aukeratu behar dugun egunean, galdera zuzena daukagu: zein nahi duzu izatea hurrengo lehendakaria?, zein euskaldun guztion erronkak kudeatzeko gai izango den lehendakaria?. Guk garbi daukagu, Urkullu nahi dugu” aldarrikatuz amaitu du Imanol Lasak.

Bere aldetik, Ane Urkiola hautagaiak gogoratu du argazkilaritzari buruzko datu-basea gordetzen den Photomuseuma dela egin behar dugunaren eredu, “gure herriko kulturako alor desberdinetan egin denaz jabetu, aztertu, ikertu, gorde eta hurrengo belaunaldien eskura jarri dezaken azpiegitura bat, beraiek ere beren ekarpena egin diezaioten Herri honi. Ahaztu gabe baina gure “K”, gure kultura: nondik gatozen jakin nora goazen jakiteko”.

Azkenik Urkiolak adierazi du Alderdi Jeltzaleak nahi duen euskal kultura:” berezia eta zabala, bakoitzari berea errespetatuz, besteenarekin bat eginez egiten den kultura, pertsonekin eta herriekin zerikusia duenez gero, politikarekin, demokraziarekin eta bakearekin lotuta dagoen kultura, gizarteratzeko behar den kultura”.

Zarauzko Photomuseumera egindako bisitaren ondoren, hautagai taldea osatzen zutenak, Imanol Lasa, Ane Urkiola, Alex Etxeberria eta Xabier Iridoy eta alderdikideak herriko kaleetan ibili dira kanpaina egiten.

Share.

Leave A Reply