JUSTIZIA SOZIALERAKO DIRU ATALA ESKATUKODU EAJK AURREKONTUETAN

0

2013ko kontuak erraztuko dituela adierazi du, eta egoera ekonomikoak sortutako ondorioak arintzeko 100.000 euro bideratzeko eskatu

Aurrekontuetan justizia sozialerako ditu atala sortzea proposatuko du EAJk, krisi ekonomikoak zarauztarrei haiei eguneroko bizimoduan sortzen dizkien zailtasunei aurre egiteko helburuarekin. “Ezinbestekotzat” jo du aste honetan hasierako onarpena izango duten 2013ko aurrekontuek gastu soziala edukitzea lehentasun gisa, “eta horrek suposatzen du pertsonei laguntzea, eta erakunde publikoetatik bermatzea inor bazterrean ez gelditzea” egungo egoera ekonomikoaren ondorioz.

Imanol Lasa bozeramaleak azaldu duenez, “gure alderdiak argi eta garbi defenditzen du, gobernuan izan ala ez, krisi garaian behar-beharrezkoa dela erakunde guztiek aurrekontua edukitzea, behar bezala kudeatzeko gakoetako bat baita”. Hala, iragarri du koherentziaz eta arduraz jokatuko dutela, Gobernu taldeak bere aurrekontuak aurrera ateratzea erraztuz, eta prest agertu da akordio batera iristeko: “Jendartea ozen asko esaten ari zaigu lan elkarlanean aritzeko garaia dela”.

Ildo horretan, jeltzaleek oso positibotzat jo dute Bilduk aurtengo aurrekontuetan EAJk egindako proposamenak sartu izana, hala noka estalitako hAur parkea, markesinak konpondu eta jartzea, Astiko argiteria hobetzea, Zinema frontoian ekipamendu eszenikoa atontzeko azterketa egitea, eta, “batez ere, Musika Eskola bultzatzea eta Villa Mundako instalazioak hobetzea”.

Gogorarazi dute ideia eta proiektu guzti horiek present zeudela “gure hauteskunde programan zein 2012 aurrekontuari aurkeztu genizkion emendakinetan. Horrenbestez, asko pozten gaitu Bildu ideia horiek bere egin izanak, herriaren mesederako izango direlako”. Santa Klarako pasagunean trena saihesteko lurpeko pasabide bat egiteko ideia ere txalotu du EAJk. Baita Bilduk “epe motzean bada ere atez atekoa inposatzeko erabakia alde batera utzi izana” ere.

Edonola ere, Gobernu taldeak proposatutako aurrekontuetan gabezia argi bat antzeman du: “justizia sozialerako ezohiko funtsa” sortzea. Hori dela-eta, 100.000 euroko hasierako diru-atala sortzea proposatuko du hainbat arlotan “oso ondorio gogorrak” sortzen ari den egoerari aurre egin ahal izateko. “Oso ondo dakigu zaila dela iristea toki guztietara iristea , baina oso zaila izanagatik. Udalak ezin du erantzukizun hori alde batera utzi. Hauxe izango da gure eskaera nagusietako bat”.

Jeltzaleek aditzera eman dutenez, kopuru hori “beharrezkoak ez diren edo gehiegizkoak diren zenbait gastu murriztuz” lortu ahal izango litzateke, “propaganda eta publizitatekoak esaterako”. Zenbat diRu-ataletan gastu korrontea jaisteko aukera ere ikusten dute. Lasaren arabera, Gizarte Zerbitzuak ezarritako baldintzetan sartu ez, eta behar puntualak dituzten pertsona eta elkarteek jasoko lukete laguntza: “Adibidez, semealaben heziketa ordaintzeko arazoak dituztenak, beka eta dirulaguntzen murrizketaren ondorioz ikasi edo formatzeko zailtasunak dituzten gazteak, edo erosteko ahalmena nabarmen galdu duten pentsionistak”.

Dirua banatzeko irizpideak zehazteko helburuarekin, elkarte eta erakundeekin arlokako lanerako mahaiak sortzea proposatu dute jeltzaleek: Eskola Kontseilua, entitate sozialak, hirugarren adinekoak, edota kirol taldeak, “Kaleko errealitatea ondoen ezagutzen dutenak dira. Haietako asko iritsi ezinda dabiltza krisiaren erruz”. EAJko eskatuko du Gobernu taldea ez ezik, mahai horietan oposizioa ere egotea, “guztiok eduki dezagun parte hartzeko eta gure ideiak helarazteko aukera”.

Zentzu horretan, azpimarratu du Caritasek, ohiko dirulaguntza jasotzeaz gain, ezohiko diru dotazioa beharko lukeela, “bere bulegoetara gerturatzen diren herritarren behar eta arazoei aurre egin ahal izateko, geroz eta gehiago baitira”.

Azkenik, Lasak iragarri du 2012ko lan ildoari eutsiko diotela, eta dagokion denboran eta forman aurkeztuko dituztela alegazioak aurrekonturako, hasierako onarpenaren ondoren (asteazkenean). “Herriko elkarte eta eragileei dirulaguntzak ez jaistea eta zenbait kasutan handitzea, eta Udal Elkartearen enplegu egitasmoak berreskuratzea eskatuko dugu besteak beste”.

Share.

Leave A Reply