EAJ-PNV, ERROTABERRI BULTZATUZ

0

URArekin hitzarmena zabaltzea proposatu du uda baino lehen urbanizazio obrekin hasi ahal izateko

EAJk bere proposamena aurkeztu du Errotaberri bultzatu eta gaur egun bizi duen “geldiune egoeratik” ateratzeko. Zarauzko proiektu estrategikoekin egiten duen jarraipen lanaren barruan, alderdi jeltzaleak konponbide bat topatu du etorkizuneko industria poligonoa aurrera atera ahal izateko eta obrekin uda baino lehen hasteko: URA (Eusko Jaurlaritza) eta Zarauzko Udalak 2009ko otsailaren 6an sinatutako hitzarmenaren zabalpen berri bat sinatzea “urbanizazio obren lehen fasearekin hastea ahalbidetuko duten beharrezko tramite eta aktuazioak” gauzatzeko.

Zarauzko EAJko zinegotziak eta Uri Buru Batzarreko kideak behin baino gehiagotan bildu dira legealdi honetan URA, Eusko Jaurlaritzaren ardurapeko erakundearekin. Harreman horien testuinguruan jarri dute mahai gainean soluzioa. EAJren arabera, hitzarmenaren berrikuntza honako baldintzak jaso beharko lituzke: “Olaa errekaren ubidea berreskuratzeaz gain, URAk Iñurritza ibaiko uholdeen aurkako defentsa lanak poligono berritik haruntzago zuzendu beharko lituzke”, adierazi du Xabier Txurrukak, berriki ZUBBeko lehendakari izendatua izan denak.

Share.

Leave A Reply