SALBERDIN ETA BABESTUTAKO ETXEBIZITZAK

0

Atzoko Udalbatzarrean, EAJren Udal taldeak Zarauzko Gobernu taldeari eskatu zion Salberdingo eremuko garapen urbanistikoari berrekiteko. Pasa den legealdian, bertan babestutako 500 etxe baino gehiago egitea onartu zen. PSE-EErekin batera aurkeztutako mozio batean, Bilduk proiektu honekiko izandako “ekimen falta” salatu zuten bi indar politikoek. Obrekin lehenbailehen hasi ahal izateko, dei egin zioten tramite guztiak bete eta beharrezko dokumentuak erredakta ditzan, hala nola Urbanizazio Jarduketa Programaren (UJP) epeen eguneratzea, Urbanizazio proiektua, eta Birpartzelazio proiekua. Mozioa aho batez onartu zen.

Imanol Lasa bozeramale jeltzaleak honela arrazoitu zuen mozioa. “Salberdingo Plan Berezioa eta UJP jaon den legealdiaren amaieran onartu ziren, 2011ko maiatzan. Berriki bete dira hiru urte eta Bilduk ez du inolako aurrerapenik egin. Beste behin, herriarentzat estrategikoak diren proiektuen kudeaketan geldirik daude”, salatu du. Lasak zehaztutakoaren arabera, onartutako epeak bete izan balira, atzoko mozioan exijitutako dokumentu eta tramite guztiek “eginak behar zuten duela urtebete”.

Albiste ontzat jo du Bilduk mozioa onartu, eta proiektuari berriz ekingo diola adierazi izana, baina erabaki hau beranduegi datorrela uste du. “Hiru urte pasa dira eta politikan denbora asko da hori. Tarte horretan, Gobernu taldeak ez erakutsi ez proiektua aurrera ateratzeko borondate politikorik, eta ezta etxebizitza politiko argirik ere. Legealdi honetan aurrekontuak negoziatzea egokitu den bakoitzean, neurriak eskatu ditugu Salberdin bultzatzeko, baina guztietan ezetz bozkatu dute”, gogorarazi du.

Bozeramale jeltzaleak azpimarratu du Salberdin garatzea “funtsezkoa” dela Zarauzko herriarentzat, proiektuaren tamainagatik zein kokapenagatik, erantzuna emateko etxebizitza eskasiari eta herriaren “bihotzean bertan” dagoen eremua birgaitu ahal izateko. “Joan den legealdian zehar lan eskerga egin genuen eta gure alderdia harro dago horretaz. Babestutako etxebizitzen portzentaje altu bat lortzeko borrokan aritu ginen, beste askoren iritziari aurre eginda, eta lortu egin genuen behin-betiko proiektuak hori jasotzea” Haren ustetan, mozioak balio izan du islatzeko “denak ados gaudela Salberdin bultzatu beharra dagoela, zarauztar guztien onerako delako. Ezin da gehiago itxaron”.

Share.

Leave A Reply