XABIER BARANDIARAN SOZIOLOGOAK HITZALDIA EMANGO DU GAUR

0

P1170668

Aste honetan zehar ospatuko den Alderdiaren Asteari emango dio egoera politikoa aztergai izango duen ekitaldi honek

Aurtengoan ere, Alderdi Egunaren ospakizunarekin bat eginez, ‘Alderdiaren Astea’ antolatuko du Zarauzko Uri Buru Batzarrak aste honetan zehar. Ekimen honek hainbat ekitaldi barne hartuko ditu, batzokiko jarduera dinamizatzen eta zarauztar guztiei gerturatzeko helburuarekin. “Azken urteetan zehar makina bat ekitaldi antolatu ditugu, hala nola hitzaldiak edo ikastaroak, eta harrera bikaina eduki dutela ikusirik, horiei beste bultzada bat eman eta gure lana eta jarduera herritarrekin partekatzen jarraitu nahi dugu”, adierazi du Xabier Txurruka Zarauzko Uri Buru Batzarreko lehendakariak.

Gaur, asteartea, emango zaio hasiera egitarauari, Xabier Barandiaran Soziologian doktoreak emango duen hitzaldiarekin, 19:00etan. Politika, herritarren partaidetza eta pertzepzio sozialaren inguruko hainbat azterketa eta txosten osatutakoa da Barandiaranek, eta egungo egoera politikoa eta etorkizuneko erronkak izango ditu aztergai. Bihar, asteazkenean, haurrentzako marrazki tailerra izango da batzokian, 18:30etatik aurrera, eta txokolatada eta bizkotxoak ondoren. Osteguna, berriz, jardunaldirik hunkigarrienetako bat izango da, ZUBBek lau afiliaturi omenaldia egingo baitie batzokian 19:00etatik aurrera: Jose Zuloaga, Mª Luz Alberdi Atxotegi, Juan Jose Zubizarreta eta Rosa Buenetxea.

Ostiralak -hilak 26- jai kutsua izango du, tortilla eta postre lehiaketa antolatuko baita, ondoren guztiak datatu ahal izango direlarik. Gainera, diskofesta izango da gero.

‘Alderdiaren Astea’ igande honetan, hilaren 28an bukatuko da, Forondako zelaietan ospatuko den eta aurtengoan ere milaka lagun bilduko dituen Alderdiaren Egunarekin. Zarauzko Uri Buru Batzarrak, ohi bezala, autobusa antolatu du bertara joateko. Goizeko 9etan irtengo da Karmelitetatik, eta izena eman nahi dutenek batzokira jo edo 943-134101 telefonora deitu beharko dute.

Share.

Leave A Reply