UDAL GOBERNUAK 100 ZAKARRONTZITIK GORA KENDU DITUELA SALATU DU EAJK, ARGAZKIEKIN

0

mosaikoa 2

Mosaikoa aurkeztu du, Zarauzko kale desberdinetan kendutako 100 zakarrontziren irudiekin

Bilduren Udal Gobernuak kendu egin dituen ehun zakarrontzi desberdinekin mosaikoa osatu du EAJk. Zarauzko hainbat puntutan zeuden eta Bilduk ez ditu ordezkatu. “Zarautz Prest prozesuan zehar, herriko kalet eta auzo desberdinetako hainbat bizilagunen kexa ugari jaso ditugu, protesta eginez kaleen zikintasunagatik eta zakarrontzi faltagatik. Jakin badakigu haietako askok kexa hau idatziz aurkeztu dutela udaletxean, edota bizilagunekin egin diren bileretan ere azaldu dutela, baina inongo kasurik ez zaie egin”, ohartarazi du Xabier Txurruka, jeltzaleen alkategaiak eta Zarautz Prest dinamikako koordinatzaileak.

Non dago zakarrontzia?-¿Dónde está la papelera? Izenburupean, Txurrukak eta Jesus Aranak mosaikoa aurkeztu zuten atzo hedabideen aurrean, zakarrontzi falta dela-eta haserre agertu diren bizilagunekin bat eginez, eta nabarmenduz “irudi batek mila hitz baino gehiago” balio duela. “Kontua da zakarrontzi gehiago jarri edo zeudenak hobetu beharrean, Bilduren Gobernu taldeak zeudenak kendu egin dituela, ordezkatu gabe. Herriko kaleetatik ibilalditxoa egiten duen edonork baieztatu dezake. Ehun zakarrontziko kopuru borobilera iritsi ondoren gelditu egin gara, baina badakigu gehiago daudela”, azaldu du.

Adierazi duenez, irudipena dago Zarautzen asko dagoela hobetzeko kaleen garbitasunari dagokionez, eta horretarako beharrezkoa dela borondate politikoa edukitzea, zarauztarrei bitartekoak eskaintzea, eta bitarteko horiek ondo zaintzea. “Bere garaian gure alderdiak proiektua aurkeztu zuen hondakinen bilketa hobetzeko, eta bertan proposatu zuen posible dela hondakin motaren araberako zakarrontziak jartzea. Bestalde, edukiontzi handien garbitasuna, mantenimendua eta kokapena ere hobetu beharra dago, eta horien erabilera erraztuko duten hobekuntzak ezartzeko neurriak aztertu”, azpimarratu du.

“Ez duena balio da -ondorioztatu du hautagai jeltzaleak- zarauztarrei matraka ematea propagandarekin, kaleak garbi mantentzeak eta hondakinak bereiztea duen garrantziaz, horretarako bitartekoak kentzen diren bitartean, edo daudenak gaizki zaintzen direnean. Ez da posible gure herrian utzikeria eguneroko kontua izatea”.

Share.

Leave A Reply