ZARAUZKO EAJK LANEKO BILERA EGIN DU JOSU ERKOREKAREKIN

0

Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu eta bozeramale Josu Erkorekak Zarautz bisitatu du berriki. Bertan, lan jardunaldi batean parte hartu du EAJko alkategai Xabier Txurruka eta zenbait zinegotzi jeltzalerekin. Gure herriko proiektu estrategikoak zertan dauden ezagutzeaz gain, Txurrukak eta bere lan taldeak Zarautz Prest dinamikaren baitan jaso dituzten herritarren behar eta eskar nagusien berri ere jaso zuen Erkorekak. Hilabete honetan burutuko dute, hain justu, Zarautz Prest.

Era berean, Erkorekak Eusko Jaurlaritza lantzen ari den Udal legearen xehetasunak eman zizkien Zarauzko EAJko ordezkariei. Lege honek Euskadiko udalen eskumenak eta finantzaketa bermatzen ditu, enpleguaren sustapena eta beste hainbat alor inportanteetan. Euskal Finantzen Kontseiluan parte hartzea ere ahalbidetzen du, bozkarako eskubidearekin, eta herri kontsulten antolaketa arautu. Funtsean, estatu mailan Mariano Raxoik bultzatutako erreformaren aurrean, euskal udalen autonomia defenditzen du lege-proiektuak.

Share.

Leave A Reply