EAJ-PNVre arabera, trenaren lurperatzea lehentasun estrategikotzat hartu behar da

0

Proiektua azkartzeko eskatuko du Eusko Legebiltzarrean, idatzizko galderekin, eta PSOEri hurrengo Trenbide Egitasmoaren barruak lehentasunen artean koka dezan exijitzen dion legues besteko proposamenarekin

 

Imanol Lasa: “Donostialdeako metro proiektuak Zarautz ere aintzat hartu beharko luke”

Imanol Lasa Zarauzko EAJ-PNVko bozeramaleak hausnarketa plazaratu du iragan astelehenean Jose Mari Agirre Obra eta Proiektu zinegotziak eta Ernesto Gasco Eusko Jaurlaritzako Garrairako sailburuordeak izandako bileraren inguruan. Bertan, azken horrek aditzera eman zuen Zarauzko trenbidearen lurperatzea ez dagoela astuta, eta behin-betiko etorkizuneko bidearen inguruko azterlan informatiboa egin egingo dela.

Haatik, Lasaren irudiko, hori ez da arrazoi nahikoa suziriak botatzen hasteko. “Oraingoz, Eusko Jaurlaritzak gauza bakarra esan du, bere eginbeharra beteko duela, hau da, hainbat kudeaketa egin ondoren proiektuaren ikerketa finantzatzeko lortu genuen hitzarmena beteko duela. Hitzarmen hori 2009ko otsailaren 4an sinatu zuten Udalak eta orduan Juan Jose Ibarretxe buru zuen Jaurlaritzak”.

Lasaren arabera, “poztekoa da gure ahaleginek fruitua eman izana zentzu horretan, baina hortik, PSOEren Gobernuak lurperatzearen aldeko apustu sendoa egingo duela esatera sekulako aldea dago. Obra gauzatzeko hartu beharreko konpromisoez hitz egiteko garaia heldu da”. Jeltzaleen bozeramaleak zera gaineratu du ildo horretab: “Bileran, Gascok adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak proiektuaren kostuaren %50 ordaintzeko prest dagoela soilik, trenbide azpiegituren eskumena berea baldin bada ere. Gipuzkoako Foru Aldundiak, errepideetan obrak egiterakoan, Eusko jaurlaritzari herida ordaintzea eskatuko balio bezala da. Dirurik, edo borondate politikorik ez badute, esan dezatela argi eta garbi”.

Egoera horren aurrean, EAJ-PNVk iragarri du Eusko Legebiltzarrean galdegingo duela lurperatzearen proiektua azkartzea, eta modu zorrotzean begiratuko duela hartutako konpromisoak behin-betiko betetzen diren. Horretarako, bi neurri aurreikusten ditu. Alde batetik, Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak idatzizko galdera egingo dio Iñaki Arriola Garraiobide eta Azpiegitura sailburuari.

Bestetik, legez besteko proposamena aurkeztuko du, sozialisten gobernuari exijituz agindua eman dezala informazio azterlana eta beharrezko txosten guztiak 2010eko ekaina baino lehen idazteko, eta lurperatzea sar dezala gaur egungo Trenbide Egitasmo nagusia ordezkatuko duen egitasmoaren lehentasunen artean, “obrak 2015ean hasi ahal daitezen”. 2012an bukatzen da indarrean dagoen plana. 2010 izan zen, hain zuzen, Ibarretxe buru zuen aurreko Gobernuak aipatu zuen data, hitzarmena Zarautzen sinatu zenean.

Trenbidea gaur egun Zarautzen dagoen hesi arkitektoniko nagusia da, eta baita arrisku iturri handi bat ere, oinezkoentzat dauden pasabideetan. Lurperatzeak, gainera, bidaiarientzako trenen maiztasuna areagotzea ahalbidetuko luke, gaur egungo ordu erditik hamabost minutura (asteburuetan, berriz, orduro baino ez dago tren zerbitzua). Lasak ziurtatu duenez, “mugikortasun defizit handia” dago, eta “Donostialdeako metroaren proiektua Zarautz eta trenaren lurperatzea hartu beharko lituzke aintzat”. Hori izango da, hain justu, Arantza Tapia Mugikortasun diputatuak jorratuko duen gaietako bat, datorren ostiralean Zarauzko batzokian emango duen hitzaldian.

“Urte askotako borroka”

Jeltzaleen bozeramaleak azaldu duenez, proiektua ez da gutuzi bat, urte askotako eskaria baizik: “Erronka estrategikoa da herriarentzat, eta gure alderdia jo eta su aritu da lanean noizbait gauza dadin”. Honako froga eman du: “2001eko martxoaren 10ean, Miguel Angel Juaristi eta Jose Mari Agirre PNVko zinegotziek trena lurperatzeko proposamena defendatu zuten Hirigintza batzordean. Esan beharra dago garai hartan, gaur egungo alkatea, gai honetan bere buruari ez dagozkion merituak etengabe jartzen dizkion bera, zinegotzia ere ez zela”.

Beste hainbat aurrekari ere ekarri ditu gogora: “2006ko maiatzea, gure alderdiak proposamen alternatiboa aurkeztu zion Eusko Trenen proiektuari. Lurperatzea Santa Klaran hastea, San Pelaioko geltokia mantentzea, eta Osasun Zentroan estazio berria eraikitzea proposatzen zuen aurrenekoa zen. Korapiloa legealdi honetan askatu zen Jose Mari Agirreren gestioei esker, gaur egungo bidea onartu zenean, aurkezten den bederatzigarrena, eta Euskal Trenbide Sareko (ETS) zuzendaritzako kideak 2009ko urtarrilaren 19ko Agirre bera buru duen Hirigintza bazordera etorri zirenean. Berehala etorri zen aipatzen dugun hitzarmena, PSOEk oraindik bete ez duen berbera”.

Share.

Leave A Reply